miércoles, 16 de enero de 2008

Egizu lan,...baina segurtasunez!

Gaur egun, lan munduan, dauden istripu eta gaixotasun kopuru kezkagarriak direla eta LAN SEGURTASUNA izeneko bloga sortu da Urumea Institutuan.

teknologi berrien aurrean

Ikasturte honetan izan dut zenbait teknologi berriekin lehen hartuemana,kainoia erabiltzen ikasi dut;arrunta, grisa Iratxeren esku baitago. Denborarekin kainoia grisa erabiltzeko gai izango naizelakoan nago. Blogeen mundua oso arrotza egiten zait,gauza bera izan nuen posta elektronikoarekin, eta egun nire bizitzan era bat txertaturik daude mezu elektronikoak.Epe laburrean informazio gune hori erabili eta hedatuko dudalakoan nago, denboraren poderioz...

Joxe Ramon

miércoles, 3 de octubre de 2007

Sarrera


Gaurko lana ez da makala izan. xxx-en, gure irakasle jakintsua, gidaritzapean lortu dugu gure lehenengo bloga irekitzea. Orain arazoa da zer idatzi pantaila hau betetzeko. 10 LERRO !!! gutxienez idatzi behar omen ditugu. 10 LERRO!!! Hemen ikusten da zer erraza den irakale batentzat (xxx) gero irakurriko ez duen testu bat idazteko agindua bidaltzea.

Beste testo batekin bete beharko da zati hau. Taldean hasi da irakasle (orain ikasle) bat bere papera betetzen: "xxx ez dakit zer idatzi"
Bitartean besteak orri betetzen. Hemen ere ikusten da zein den irakaslearen begi oneko ikaslea eta zein ez.
Bueno, nik uste dut dagoeneko bete dudala lana eta hemen utziko dut.
Aio!